Pasahitza (zaharra)

Zozo zuri bat

Erabiltzailearen aurpegia Karlos Linazasoro 2019ko otsailaren 1a

Zozo zuri bat

irten zait ahotik.

Belar harroetan etzanda,

ene eskuen bila nabil,

poemaren urka-bilurretik ihesi.

Kreatura ttikiena naiz,

erlojurik ez duen lilia,

eta arin dakit bizitzen,

ez dakit zer den beldurra.

Zozo zuri bat naiz

memoriaren horma erorian,

amets dagien azken

argiaren negarra.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!