Pasahitza (zaharra)

Ezer ez da osorik eder

Erabiltzailearen aurpegia Karlos Linazasoro 2018ko abenduaren 21a

Den orok dauka arrakala,

harria pitzatu egiten da horman,

argiak zirrikitutik arnasten du,

gure haragia zauri baten oroimena da.

Ezer ez da osorik eder,

akatsak egiten du arrosa maitagarri.

Hitzak gehiago esaten du isilik,

poema lizundu egiten da paperean.

Den oro ezer ez da bere baitatik

irteten ez bada, ez badu zulorik

egiten begira dagoen begian,

ez badaki betiko oroitua izanen dela

ahanzturak nekaezin lantzen duen artesian.
 
 
 
Lurra bere erro gorrira (Balea zuria, 2018).

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!