Pasahitza (zaharra)

Urrutiko intxaurrak

Erabiltzailearen aurpegia Karlos Linazasoro 2018ko urriaren 11

Gure amonak zioen: “Urrutiko
intxaurrak hamalau. Bertaratu eta
lau!” Amonak arrazoi osoa edukiko
ote, ala okerra zen haren kasketa?

Bertaratu naiz mantsoki urrutira,

etorri naiz urrutitik bertara,

eta oro zen kolore eta distira,

den-dena elur urdina mara-mara.

 

Zenbatsu kontatu ditut orduan?

Han hamalau eta hemen, berriz, hiru-lau?

Hemen batekoz beste eta han erbeste?

 

Arrazoi gure amonak munduan?

Ezin esan sardiña edo bakalau!

Ergelik ba ote lurrean ni beste?

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!