Kale Kantoitik

Nora goaz baina?

Erabiltzailearen aurpegia Karlos Linazasoro 2018ko uztailaren 11

Zurekin beti ari naiz
ailedi eta aileza,
ainendi zuretzat betiko.

Ez didazu zuhurtzia bat ematen,
zure hitzak hiztegi isil bat dira.
Ailedika eta ailezaka nora goaz,
baina? Eta ni zuretzat ainendika?
Ez al dakizu esaten, errezo baten gisa,
zu zara nire fandangoa eta lurra,
nire fonetika eta haurtzaroa,
bidean jaso ditudan masusta denak?
Ni beti ari naiz eta zuk ez didazu...
Eta nora goaz gureak aileza iraun batekin,
nora ailedi betiko gure maitasuna batekin,
edo ainendi pozez esanda,
zuk ez badituzu balizko lur urrunak
benetako puntu kardinal bihurtzen?

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!