Pasahitza (zaharra)

Kontatzen badakit

Erabiltzailearen aurpegia Karlos Linazasoro 2018ko ekainaren 28a
Lili bat, bi urretxori,
hiru izar, kontatzen badakit.
Lau musu, bost izter,
sei amatista, kontatzen badakit.
Zazpi itsaso, zortzi aberri,
bederatzi altzifre, kontatzen badakit.
Hamar, eta zu beti mihian,
zenbakiak hizki bihurtuz, gutizi.
Kontatzen badakit hamar arte,
hortik aurrera zure izena baino ez.
Eskasa da nire matematika,
irla ttiki bateko naufrago ahantzia,
baina bizitzeko gehiago behar balitz
ez legoke munduan ni baino
zendu zoriontsuagorik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!