Pasahitza (zaharra)

Bart ahantzi zenuen erlojua naiz

Erabiltzailearen aurpegia Karlos Linazasoro 2018ko apirilaren 23a
Bertatik bertara zauzkat.
Dardara honen atzean.
Emadazu eskua ahuspez edo betiko.
Zure begien barruan nago ni.
So egiozu argiak uzten duen hutsuneari.
Bart ahantzi zenuen erlojua naiz.
Lozorro bat daukat zuretzat zuri-zuria.
Emadazu eskua urki bat hegaldatzen den gisa.
Bertan naukazu oraindik hatz batera.
Zu gabe liburu guztiak berdin idazten dira.
Zu gabe ez dago uraren murmurioa laztantzerik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!