Pasahitza (zaharra)

Eta bazatozke nirekin?

Erabiltzailearen aurpegia Karlos Linazasoro 2018ko apirilaren 4a
Joan, igo, zerua ukitu
eta etxean naiz berriro.
Bietan ondo nago, bietan,
eta bazatozke nirekin?
Beti ezetz diozu, birritan,
ez igo ez jaitsi ez ezer,
biluzik zaudela bestaldean,
lore-jantzian ia larru gorri,
eta beste gizaldi batean.
Zenbat gizaldi dira bi egun?
Eta zer jantzi behar du arrosak
arrosaren gainean jartzeko?
Zauden bezala baldin bazaude,
edertasunari gain hartuta,
zatoz zaudentxoan korrika,
igo eta joan eta zerua ukitzean
ortzia bera ere hanka-punttetan
bilduko litzateke gugana,
ume galdu baten antzera
babes eta ipuin bila.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!