Pasahitza (zaharra)

Barkatu diot

Erabiltzailearen aurpegia Karlos Linazasoro 2017ko abenduaren 20a

Ura izotz bihurtzeko zorian

udazkeneko teilatuetan.

Egarri hori da nirea,

ur horrek sortzen dituen osinak.

Ura oskola da,

nire zapaten min jatorrizkoa,

kantu ahantzienen dekadentzia.

Begiz jotzen du zirimoletan,

errotan dabilenean musu egiten,

edo zure sexuaren sehaskan lokartzen denean.

Aberri egin zait orpoetan,

harri, negar, goiaingeru.

Barkatuko diot haurtzaroa,

barkatuko diot araztasuna,

barkatuko diot betiko

zauritu ninduen egunsentia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!