Poz hori ernai dago beti,
masusta ilun baten antzera,
zaintza betierekoan.
Ez zaitez itsutu udazkenarekin,
bildu adore hauskor guztia
haurtzarora itzultzeko:
zuk erakutsitako hizkuntza
ahanzteko daukat betiko.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?