Pasahitza (zaharra)

Hosto bat eta haizea

Erabiltzailearen aurpegia Karlos Linazasoro 2017ko urriaren 25a
Orbelak belazean milaka.
Har ezazu bat ahoan,
hitz bat balitz bezala:
argiaren oliadura.
Saia zaitez berriro,
ez etsi txorien oldarraren
aurrean.
Orbel hori behar duzu,
gardenena,
isil-isilik zeure burua
berresteko,
esan nahi ez duzun guztia
betiko lurpean ahanzteko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!