Pasahitza (zaharra)

Ainendi

Erabiltzailearen aurpegia Karlos Linazasoro 2017ko irailaren 27a

Ainendi Venus mendia sutegi

Ainendi liburu Babilonian

Ainendi aberats zubi azpian

Ainendi Borges handairen begi

Ainendi musu lizun ezpainbiko
Ainendi cártel bateko nagusi
Ainendi Kareninaren burusi
Ainendi musa lukurren zimiko
 
Ainendi gezur ustelen egia
Ainendi bara erredundantzia
Ainendi aberri guztien hiria
 
Ainendi bide galduen aldare
Ainendi leihorik gabeko sare
Ainendi Comala denen ondare

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!