Apaindu balkoia. Atera Dianan. Gosaldu etxetik kanpo. Izan mozorrotuta zoazen hori. Jarri botea. Egin salto txaranga baten atzetik. Ligatu. Sano. Hartu txupito bat zure osasunaren alde. Igo zezen plazara. Atera zezenetan. Jaitsi zezen plazatik. Galdu zaitez. Atera iezaiozu trago bat lagun bati. Garrantzitsua, afaldu zerbait! Aurkitu zaitez berriro. Jo adarra. Zirikatu. Sartu jokoan. Eztabaidatu. Ez haserretu. Saiatu lo egiten (atseden gero hartuko dugu). Jo musika. Entzun musika. Entzun besteen musika. Errespetatu. Atera konpartsa bat. Atera besterik gabe. Ez galdetu zertaz goazen. Galdetzen badizute, erantzun, edo ez. Xolomoa gaztarekin edo piperrekin. Ahal dela, biekin. Egin eguneko parranda. Egin gaupasa. Ibili kalean. Galdu lotsak. Ez badu nahi, utz iezaiozu bakean. Abestu Baila Negra euskaraz. Saiatu oinetako erosoak janzten. Saiatu zure tailako oinetakoak janzten. Saiatu oinetakoak janzten. Hartu parte besteen mozorroetan. Hitz egin iezaiozu edozeini. Horri ere bai. Jo txalo. Ez sartu txarangaren erdian. Baina ez aldendu ingurutik. Edan anisa eta jan Maria gailetak alboradan. Eta gero txokolatea. Entzun txistularien Donostiako hiru damatxo, bariazio eta guzti. Esan denei Tolosakoak direla onenak. Emozionatu. Egin negar. Aldatu tabernaz. Aldatu barruko arropaz. Ez ukitu aurpegia, pintatuta badaramazu. Gorde ondo kartera. Eta mugikorra. Pasatu txosnetatik. Zikindu kaleak. Eta, gero, pixka bat garbitu ere bai. Maitemindu. Eskatu beste bat. Asteartita gauean egin gogor gorputzari. Eta gozatu. Hauek ideia batzuk baino ez dira. Zuk, egin nahi duzuna. Baina egin.