Kaleak sutan

Erabiltzailearen aurpegia Jone Alberdi 2019ko abe. 1a, 19:59

Albisteak aldatuz doaz kazetari ezberdinak etxeko telebista txikian agertzen diren heinean. 

Bakoitzak hiru segundo eskas ditu ahal dituen hitz gehienak botatzeko, arrapaladan eta ezer ahaztu gabe. Eta gertakarien berri eman ondoren, hurrengo kazetariak ordezkatzen du arnasik gabe geratzen ari zena.

Irudiak hala ere, kazetariak ez bezala, ez dira aldatzen. Pertsona anitz ageri dira istiluetan, hiru eta herrialde askotarikoak, baina oihu bat bera dute. Jendearen eskubide urratuak salatzen dituen oihua.

Parisen hasi ginen horrelako protestak ikusten. Nahiz eta segituan herrialde osora zabaldu eta Hendaian ere, Irunetik bost minutura zeuden etxeen balkoietan, ikusi genituen gidarien txaleko hori famatuak. Horrela, biolentzia hedatuz, eta bide batez, indartuz joan zen; egunkarien lehen orriak betez eta gizartea ohartaraziz Frantziako iraultza berriaz. Jendea kexatzen ari zen. Baina momentu hartan ez genuen pentsatu, ia urtebete beranduago, biolentziak amaierarik edukiko ez lukeenik.

Metroko tiketaren prezioa, gasolinaren igoera edo arrazoi politikoak direla bitarteko, Iran eta Iraken, Bolivia eta Txilen, baita Hong Kong beran ere berdinak ikusi direlako. Jendea nazkatuta dago. Nazkatuta errespetua ez delako inon ageri, klase sozialak geroz eta bereiziagoak daudelako eta beraien ahotsak zapaldu egiten direlako. Kalera atera dira, eta behingoagatik beraien ahotsak urrutira iritsi dira.

Kezkagarriena, hala ere, beraien ahotsez gain iristen diren hildako eta zaurituei buruzko berriak dira. Jendeak berdintasuna soilik eskatzen du, duintasunez tratatzea. Nola da posible abiapuntu hori edukita, oinarrizko gauzak eskatuta, beraien eskaera ulertua ez izatea? Kaleak gudu eremu bihurtzea? Zergatik zerbait egin dezaketenek biolentziaz bakarrik erantzuten diete? Dirudienez, ez dutelako jendearen amorrua ikusi, entzun edo sentitu nahi. Eta ondorioz, jendeak kalean jarraitzen du amorrua nola bideratu jakin ezinik, begietako estalkia jarrita dutenek, ez dutelako erreakzionatzen.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!