Ahobizi, harrotasunez

Erabiltzailearen aurpegia Irene Larraza 2018ko azaroaren 17a

Patagonian jaio eta bizi den Rocio Basterra euskalduna Ibarran izan zen pasa den udan. Pozik kontatu zidan duela gutxi berak euskaldundutako 15 urteko anaiak gauzarik hunkigarriena esan ziola: “Zein arraroa egiten zaidan zurekin euskara ez den beste hizkuntza bat egitea!”.

Eta pentsatu nuen: Ez al gara gu ere Tolosaldean, ohitura, lotsa edo alferkeria baztertuta, euskarazko harremanak ilusioz sortzeko eta biziberritzeko gai izango?

Maiz puztu egiten gara euskara hain hizkuntza zaharra delako, horretan meritu zuzenik izan gabe. Aldiz, 11.000 urte barru euskarak bizirik jarraitzea gaurko hiztunon esku dago erabat. Nik behintzat harrotasunez hartu dut AHOBIZI ardura. Goza dezagun Euskaraldia!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!