Saenz de Santamariak Katalanak errespetatzen ditu.
Saenz de Santamariak ez du onartzen katalanek hauteskundeak baliatzea nahi dutena egiteko (edo bozkatzeko).
Rajoyk dio emakume eta gizonezkoen arteko soldata aldeaz hitzegiteko ez dela momentu ona.
Iñigo Cabacasen erahilketari buruzko epaiketa ez da egin.
Erailketaren arduraduna nor den aipatu zuen hedabidea bai izango da epaitua, laister gainera.
Eusko Jaurlaritak paktu zabala egin du jaiotze tasa igotzeko, erabaki politikoa aurkezten 6 gizonezko.
Demokratek diote, ez dela muga berriak eraikitzeko garaia.
Demokratek espainiako muga militarizatu dute Kataluniako Presidente hautatuak muga ez zeharkatzeko.
Demokratek espainiako muga militarizatu zuten, etorkinek espainiar estatua zapal ez zezaten.
Europako Giza Eskubideen Epaitegiak izango duen espainiar ordezkaria homofoboa eta transfoboa da.
Espainiar demokratek Danimarka erabili dute azken egunetan eredu gisa, baina Danimarkak erreferendumak egingo ditu Faroe Irlen eta Groenlandiaren autodeterminazio eskubideak bermatzeko.
Eta horrela orduak pasa genitzake espainiar estatuaren edota mendebaldeko gizarteen lotsak telegrametan aipatuz, baina tira, asteburuona izan dezazuela, ahal dezuenok behintzat.