Kale Kantoitik

Azken kolpea

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo Asensio 2017ko aza. 30a, 11:56

Epaileak mehatxatuz lortzen ez dutena, epaileak aldatuz lortzen dute. Eta gogorrena ez da hori, gogorrena da pentsatzea batean eta bestean alderdi guztien, edo ia guztien babesa dutela.

Lotsik gabe egin dute, egiten duten guztia bezala. Eta gainera inor ez bezala sortzeko gai diren lanbro giroek ezkutatuko dute beharrezkoa bada. Espainiako Alderdi Popularraren azken handikeriak muga guztiak gainditu ditu. Prozesu judizialek aurkako itxura dutenean edozerk balio du. Ez dut nik esango eurak direnik egoera bitxietan hil diren inputatu mordoaren arduradun. Bakoitzak izango du horren inguruan bere iritzia. Baina errealitatea gordina da, herrialde aurreratuetan ez da erraz aurkitzen halako trama mafiosoa. Eta Espainiaren lotsarako, trama mafioso paregabe horrek, Espainiako demokrazia gobernatzen du. Azken kolpea, Gobernuko Presidentea zalantzarik gabe ilegalki aberastu zela erakusten duen prozesu judiziala nahi bezala manipulatzea izan da. Epaileak mehatxatuz lortzen ez dutena, epaileak aldatuz lortzen dute. Eta gogorrena ez da hori, gogorrena da pentsatzea batean eta bestean alderdi guztien, edo ia guztien babesa dutela.

PSOE alboan Kataluniako auziarekin, Ciudadanos prest frankismo garaiko edozein aztarna defendatzea bada helburua, eta mingarriena, Eusko Alderdi Jeltzalea aurrekontuetan babesa behar izan duenean. Eta zer esango dizuet, uler nezake, nahiz eta ados ez egon, alderdi neoliberal batek onura ekonomikoa lehenestea jarrera politiko onartezinak zigortzearen aurrean. Baina une hontara iritsita sentiarazten diguten lotsa -finean eurek osatzen baitute Autonomia Erkidegoko Gobernua- ez dago hitzetan kontatzerik. Espainiako Gobernuak burutu ditu dagoeneko burutu zitzakeen justiziaren aurkako eraso guztiak. Ez dago inon azaltzerik Espainian gertatzen ari dena, eta legez kanpo jokatuta ere, euren burua epaitzeko eskubidea onartu badiegu, gureak egin du. Azken kolpea burutu dute dagoeneko.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!