BALERDIPETIK

Lan egilea eta langilea

Erabiltzailearen aurpegia Inaxio Arin eta Mattin Jauregi 2023ko uztailaren 24a

Erreginaren berri badugu lehendik, bertso edo baita gure iritziz...

Aipatu genuen, erlauntza barruan garrantzi handiko partaidea zela baina, garrantzitsuena? Ez gure ustetan!

Langile izateak bai baitu zama handi bat, ardura bat edo askotan bat baino gehiago. Erlauntza barruan langileak arduratzen dira dena ongi egoteaz, erregina zaintzeaz, erreginak arrautzak erruteko abaraskak egiteaz, jan bilketez, familia zaintzeaz, etxea zaintzeaz (erlauntza) eta hildakoak ateratzeaz...

 

Langileak, bai

izen bai izanez behargin:

lorez lore dabiltza

udaberrian baldin

tenperatura goxoek

badiete eragin.

Garbitzaile, hornitzaile,

soldadu eta hargin

dena egiten dute

primeran eta arin

gerora ere erlauntza

sasoiko egon dadin.

Doinua: Nehoiz ez da senditzen.

Bertsoa: Jon Luzuriaga Iurramendi.

 

Lan hori guztia 40 bat eguneko tartean, bere bizi zikloa 40 egunekoa baita. Erlea, erle izan aurretik arrautza izan zen, larba eta ondoren linfa, erle bilakatu arte. Ziklo hori pasatakoan jaiotzen den momentutik hasten da lanean.

Beharko hori dena egiteko...

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!