Jaio eta egun gutxira estaliko dute erlamandoek erregina airean, ordutik aurrera erlauntza barruan pasako du bizia arrautzak erruten hilarteko zeregin bakarra izango baitu errutea. Lehen entzunean, batzuei irudituko zaie erreginak ez duela lan askorik egiten. Horretarako izango dela erregina pentsa dezakete beste batzuek. Baina, erregina bera da erlategiko langile eta erlamando guztien ama, eta bera izango da arrautza guztiak errungo dituena.
dago erregin bana
bertako langileen,
erlamandoen ama
berea da erlauntzaren
ugalketaren zama
arrautzak jartzea baita
izaten duen lana
egunean bi mila
ze sasoia daukana!
Berriz ere izango du
nagusiaren fama!
Doinua: Nehoiz ez da senditzen.
Bertsoa: Jon Luzuriaga Iurramendi.
Lagun batek idatzitako bertso honek ezin hobeto deskribatzen du erregina bera.
Erlauntza barruan zeregin ezberdin asko izaten dira; garbiketa, janari bilketa edo argizaria sortzea esaterako. Horiek guztiak egiteko erle asko behar da, eta erlea guztiak arrautzatik datozenez arrautza asko... kasu batzuetan egunean bi mila arrautza jarriz.
Erreginak ere hiltzen dira. Kasu horretan, erlamando eta langileak umezurtz sentitzean, erreginak errundako azken arrautzak baliatzen dituzte berriz erregina jelatez bete eta oinordeko berriari itxaroteko, 15 egunez.
Eta oinordekorik jaioko ez balitz?
Etorkizunik ez. Langileak erruten hasiko ziren, estali gabeko langileak...
Estali gabeko langileen arrautzetatik?
ALPERRAK, ERLAMANDOAK, BAI ZANGANOAK!!!