Euri giroa nagusi

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea

Giro ilunarekin hasiko da eguna. Zerua ia erabat estalirik egongo da eta euri giroa nagusituko da.

Zaparrada batzuk botako ditu. Zaparradak ez dira oso indartsuak izango, baina tarteka bizi botako du. Arratsaldean euri gutxiago egingo du eta ostarte batzuk irekiko dira, baina ez du guztiz atertuko. Ipar-mendebaldeko haizeak bizi joko du, tarteka bolada zakarrekin. Tenperaturak nabarmen behera egingo du, gehienez 19-21 gradu harrapatuz.

Bihar berriro ere zeru ilunarekin hasiko da eguna eta tarteka euri langar modura zertxobait bustiko du. Eguerditik aurrera euria nabarmen gutxituko du eta atertzera egingo du. Horrez gain, ostarteak ere irekiko dira eta arratsaldea zertxobait argiagoa izango da. Haizeak ipar-mendebaldetik joko du, oraindik tarteka bolada biziekin. Tenperaturak antzeko jarraituko dute, 19-21 gradu harrapatuz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!