Arratsaldeko lehen orduetan ere joera berari eutsiko dio, baina arratsalde erditik aurrera hodeiak ugaritzen joango dira, zerua estaliz, eta gauean euri pixka bat egingo du. Goizean haizea aldakorra eta ahula ibiliko da, eta arratsaldean ipar-mendebaldekoa nagusituko da. Tenperaturak behera egingo du, 27-29 gradu arteko balioak lortuz.
Bihar giro ilunarekin hasiko da eguna. Zerua ia erabat estalirik egongo da eta euri giroa nagusituko da, zenbait zaparradarekin. Zaparradak ez dira oso indartsuak izango, baina tarteka bizixeago botako du. Arratsaldean euri gutxiago egin dezake, baina ez du guztiz atertuko. Ipar-mendebaldeko haizeak bizi joko du, eta tarteka bolada zakarrak izango dira. Tenperaturak nabarmen egingo du behera, eta tenperatura maximoa 19-20 gradu ingurukoa izango da.