Arratsaldean ez da aldaketarik espero, eta, nahiz eta goi-hodei fin batzuk agertu, eguraldi eguzkitsua izango da. Haizea aldakor ibiliko da goizean, eta ipar-ekialdetik arratsaldean. Tenperatura balioek gora egingo dute, eta 22-24 gradu inguruan ibiliko dira.
Bihar goizean behe-laino pixka bat ager badaiteke ere, oso gutxi iraungo du, eta azkar nagusituko dira zeru urdina eta giro eguzkitsua. Arratsaldean ez da aldaketarik espero: goi-hodei fin solte batzuk ostarte zabalekin tartekatuko dira, eta eguraldi eguzkitsua izango da. Hego-ekialdeko haizea nagusituko da goizean, eta ipar-ekialdekoa arratsaldean. Tenperatura balioek gora egingo dute, eta 27-29 gradu inguruan ibiliko dira.