Eguraldi eguzkitsua

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea

Zeruan hodei batzuekin hasiko da berriro eguna, baina goizean ostarteak irekitzen joango dira eta eguerdi alderako giro ederra nagusituko da.

Arratsaldean, eguraldi eguzkitsua izango dugu nagusi; zerua ez da guztiz urdin egongo, baina ostarteak zabalak izango dira. Haizea aldakor ibiliko da goizean, eta ipar-ekialdetik finkatuko da arratsaldean. Tenperaturak ez du aldaketa handirik izango, eta 20-22 gradu inguruan ibiliko dira balio altuenak.

Bihar behe-laino pixka batekin hasiko da eguna ibarretan, baina goizean zehar gutxituz joango da eta eguraldi eguzkitsua nagusituko da, tarteka goi-hodei fin batzuekin. Arratsaldean ez da aldaketarik espero eta eguzkiak argitsu jarraituko du, nahiz eta goi-hodei fin batzuk agertu. Haizea aldakor ibiliko da goizean, eta ipar-ekialdetik finkatuko da arratsaldean. Tenperaturak gora egingo du, eta 22-24 gradu ingurura iritsiko dira balio altuenak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!