Arratsaldean ostarte zabalak

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea

Hodeitsu hasiko da eguna berriro ere, baina ateri egongo da, eta giroa lasaia izango da. Goizean zehar gainera pixkana ostarteak irekitzen joango dira.

Arratsaldean, ostarte zabalak irekiko dira eta giroa eguzkitsua izango da. Gauean hodeiak ugarituko dira, baina inolako ondoriorik ekarri gabe. Haizeak goizean iparraldetik joko du, eta arratsaldean ipar-ekialdetik finkatuko da. Tenperaturak gora egingo du, 20-22 gradu harrapatuz.

Bihar, hodeitsu hasiko da berriro ere eguna, baina goizean zehar ostarteak irekitzen joango dira eta eguerdi alderako giro ederra nagusituko da. Arratsaldean eguraldi eguzkitsua nagusituko da. Zerua ez da guztiz urdin egongo, baina ostarteak zabalak izango dira eta giroa ederra izango da. Haizeak aldakor joko du goizean, ipar-ekialdetik finkatuz arratsaldean. Tenperaturan aldaketa gutxi emango da, eta 20-22 gradu harrapatuko ditu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!