Zaparrada batzuk botako ditu, eta zaparrada horiek tarteka mardulak izango dira goizeko lehen orduetan. Eguerditik aurrera, pixkanaka atertzeko joera hartuko du, eta azken orduetan ateri geratuko da. Haizeak iparraldetik joko du eta bolada zakar batzuk utziko ditu. Tenperaturak nabarmen behera egingo du, gehienez 19-20 gradu harrapatuz.
Bihar hodeitsu hasiko da eguna berriro ere, baina ateri egongo da eta giroa lasaia izango da. Goizean zehar, gainera, pixkanaka ostarteak irekitzen joango dira. Arratsaldean ostarte zabalak irekiko dira eta giroa eguzkitsua izango da. Gauean hodeiak ugarituko dira, baina inolako ondoriorik gabe. Haizeak goizean iparraldetik joko du, arratsaldean ipar-ekialdetik finkatuz. Tenperaturak gora egingo du, 22-23 gradu harrapatuz.