Gauean euria egingo du

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea

Hodei askorekin hasiko da eguna, baina, tantaren bat gora behera, giro ateri eta lasaia nagusituko da.

Eguerdian eta arratsaldeko lehen orduetan ostarte politak zabalduko dira leku guztietan, eta giroa nahiko eguzkitsua izango da. Azken orduetan fronte bat gerturatuko da, zerua estaliko du eta gauean euria egingo du. Haizeak goizean aldakor eta ahul joko du, baina eguerditik aurrera ipar-mendebaldera egingo du eta zakartu egingo da. Tenperaturak gora egingo du, eta 25-27 gradu arteko muga harrapatuko du.

Bihar estalita agertuko da zerua goizean goizetik, eta euri kontu batzuk ere izango dira. Zaparrada batzuk botako ditu, eta zaparrada horiek tarteka biziak izango dira goizeko lehen orduetan. Eguerditik aurrera pixkanaka atertzeko joera hartuko du, eta azken orduetan ateri geratuko da. Haizeak iparraldetik joko du, eta bolada zakar batzuk utziko ditu. Tenperaturak nabarmen behera egingo du; gehienez ere, 20-21 gradu lortuko ditu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!