Arratsaldean ezegonkortasun pixka bat egongo denez, bero-hodeiak garatuko dira eta ezin da baztertu arratsalde erditik aurrera ekaitzen bat edo beste lehertzea, nahiz eta probabilitatea txikia izango den. Haizeak hegotik joko du goizean eta ipar-mendebaldetik arratsaldean. Tenperaturak 33-35 gradu harrapatuko ditu, baina azken orduetan nabarmen freskatuko du.