Ostarte zabalak eta bero handia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea

Erdi eta goi-mailako hodei batzuk agertuko dira zeruan goizean goizetik, baina ostarteak zabalak izango dira eta giroa eguzkitsua izango da.

Arratsaldean antzeko joera errepikatuko da, erdi eta goi-mailako hodeiak ostarteekin tartekatuko dira. Azken orduetan bero-hodeiak garatuko dira, baina ez du euririk egingo. Haizeak goizean hegotik eta ahul joko du, eta arratsaldean ipar-ekialdetik finkatuko da. Tenperatura antzeko kokatuko da, eta 35-37 gradu harrapatuko ditugu.

Bihar berriro ere erdi eta goi-mailako hodei batzuk ostarteekin tartekatuta hasiko da eguna, baina giroa eguzkitsua izango da. Arratsaldean ezegonkortasun pixka bat egongo denez, bero-hodeiak garatuko dira eta ezin da baztertu arratsalde erditik aurrera ekaitzen bat edo beste lehertzea, nahiz eta probabilitatea txikia izango den. Haizeak hegotik joko du goizean eta ipar-mendebaldetik arratsaldean. Tenperaturak 33-35 gradu harrapatuko ditu, baina azken orduetan nabarmen freskatuko du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!