Giro eguzkitsua

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea

Eguzkitsu hasiko da eguna, eta goi-hodei fin batzuk ostarte zabalekin tartekatuko dira.

Arratsaldean ere ez da aldaketarik espero, goi-hodei fin batzuk ostarte zabalekin tartekatuko dira eta eguzkia jaun eta jabe izango da. Azken orduetan bero-hodeiren bat ikusiko dugu, baina ez du euririk egingo. Haizeak hego-ekialdetik joko du goizean, eta arratsaldean ipar-ekialdera aldatuko da. Tenperaturak gora egingo du, eta 35-37 gradu harrapatuko ditugu.

Bihar erdi eta goi-mailako hodei batzuk agertuko dira zeruan goizean goizetik, baina ostarteak zabalak izango dira eta giroa eguzkitsua izango da. Arratsaldean antzeko joera errepikatuko da, erdi eta goi-mailako hodeiak ostarteekin tartekatuko dira. Azken orduetan bero-hodeiak garatuko dira, baina ez du euririk egingo. Haizeak goizean hegotik eta ahul joko du, eta arratsaldean ipar-ekialdetik finkatuko da. Tenperatura antzeko kokatuko da, eta 35-37 gradu harrapatuko ditugu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!