Giro eguzkitsu eta ederra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea

Behe-laino pixka batekin hasiko da eguna bailaretan, baina azkar batean jasoko du, eta behin jaso ostean giro eguzkitsu eta ederra nagusituko da.

Arratsaldean ez da aldaketarik espero eta goi-hodei fin batzuk salbu, giro eguzkitsu eta ederrak jarraituko du eguna amaitu bitarte. Haizeak goizean hegotik joko du, eta arratsaldean iparraldekoa nagusituko da. Tenperaturak gora egingo dute 28-30 gradu harrapatuz.

Bihar eguzkitsu hasiko da eguna. Goi-hodei fin batzuk ostarte zabalekin tartekatuko dira. Arratsaldean ere ez da aldaketarik espero eta goi-hodei fin batzuk ostarte zabalekin tartekatuz jarraituko dute, eta eguzkia jaun eta jabe izango da. Azken orduetan bero-hodeiren bat ikusiko da, baina ondoriorik gabe. Haizeak hego-ekialdetik joko du goizean, arratsaldean ipar-ekialdera aldatuz. Tenperaturak gora egingo du, 34-36 gradu harrapatuz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!