Egunaren erdiko orduetan eta arratsaldeko azken orduak arte giro eguzkitsua nagusituko da, baina azken orduetan hodei baxuak ugarituko dira, gauean euri txiki pixka bat baztertu gabe. Haizeak ipar-mendebaldetik eta bizi joko du, bereziki arratsaldean. Tenperaturak behera egingo du eta 25-27 gradura iritsiko da.
Bihar, zerua estalirik agertuko da goizean eta han-hemenka ez da baztertzen euri pixka bat egitea ere. Eguerdian eta arratsaldean zehar ere ez da aldaketarik emango eta zeruak estalirik jarraituko du, tarteka euri txiki pixka bat botaz. Haizeak ipar-mendebaldetik joko du, eta bolada biziak utziko ditu egunaren bigarren zatian. Tenperaturak behera egingo du, 23-25 gradu harrapatuz.