Zeru urdina

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2026ko uztailaren 15a

Berriro ere hodei baxuak nagusituko dira goizeko lehen orduetan, baina goizean zehar desagertzera egingo dute eta zerua urdin geratuko da, tarteka goi-hodei fin batzuekin.

Arratsaldeko ordu askotan giro eguzkitsua izango da, tarteka goi-hodei batzuekin. Azken orduetan hodei baxuak ugarituko dira, baina ondoriorik gabe. Iparraldeko haizea nagusituko da eta tenperaturak behera egingo du, 27-28 gradu harrapatuz.

Bihar hodei baxu ugarirekin hasiko da eguna beste behin, baina goizak aurrera egin ahala gutxitzera egingo dute. Egunaren erdiko orduetan eta arratsaldeko azken orduak arte giro eguzkitsua nagusituko da, baina azken orduetan hodei baxuak ugarituko dira, gauean euri txiki pixka bat baztertu gabe. Haizeak ipar-mendebaldetik eta bizi joko du, bereziki arratsaldean. Tenperaturak behera egin eta 25-27 gradu harrapatuko ditu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!