Arratsaldeko lehen orduetan antzeko joera errepikatuko da, baina azken orduetan berriro ere hodei baxuak ugaritu eta zerua estalirik agertuko da. Haizeak goizean hegotik joko du, arratsaldean iparraldetik finkatuz. Tenperaturak gora egingo du, 28-30 gradu harrapatuz.
Bihar berriro ere hodei baxuak nagusituko dira goizeko lehen orduetan, baina goizean zehar desagertzera egingo dute eta zerua urdin geratuko da, tarteka goi-hodei fin batzuekin. Arratsaldeko ordu askotan giro eguzkitsua izango da, tarteka goi-hodei batzuekin. Azken orduetan hodei baxuak ugarituko dira, baina ondoriorik gabe. Iparraldeko haizea nagusituko da eta tenperaturak behera egingo du, 27-28 gradu harrapatuz.