Arratsaldean zehar barnealdetik barrena bero-hodeiak garatuko dira, azken orduetan ekaitzak jo dezake eta zaparrada handiren bat bota. Haizeak iparraldetik joko du, eta tenperaturan ez da aldaketarik emango, 28-30 gradu harrapatuz.
Bihar berriro ere hodei baxu batzuk agertuko dira zeruan, baina goizak aurrera egin ahala ostarteak gailenduko dira eta giro argia eta atsegina nagusituko da. Arratsaldean zehar batetik, bero-hodei batzuk garatuko dira, ekaitz isolaturen bat botatzea baztertu gabe, eta bestetik, hodei-baxuak ugarituko dira. Ipar-haizeak joko du, arratsaldean bolada biziekin. Tenperaturak zertxobait behera egingo du, 27-28 gradu harrapatuz.