Hodeiak eta ostarteak

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2026ko uztailaren 8a

Hodeiak eta ostarteak tartekatuz hasiko da eguna. Ostarteak izango dira nagusi eta giroa atsegina izango da.

Arratsaldean hodeiak trinkotu egingo dira eta han-hemenka zaparradaren bat edo beste bota dezake, ekaitzak jotzea baztertu gabe. Gauean giroa lasaituko da. Haizeak iparraldetik joko du eta tenperaturak beheraka jarraituko du, 27-28 gradu harrapatuz.

Bihar hodei baxu batzuk ostarteekin tartekatuz hasiko da eguna, baina goizak aurrera egin ahala ostarteak nagusituko dira, eta giroa argia eta atsegina izango da. Arratsaldean zehar barnealdetik barrena bero-hodeiak garatuko dira, eta azken orduetan ekaitzak jo dezake eta zaparrada handiren bat bota. Haizeak iparraldetik joko du, eta tenperaturan ez da aldaketarik emango, 27-28 gradu harrapatuz.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!