Giro eguzkitsua

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea

Giro eguzkitsuarekin hasiko da eguna. Zerua ia erabat urdin egongo da.

Arratsaldeko lehen orduetan antzeko joera errepikatuko da, baina arratsalde erditik aurrera bero-hodeiak garatuko dira hego-mendebaldetik barrena, ekaitzen bat baztertu gabe azken orduetan. Haizeak goizean aldakor joko du, arratsaldean iparraldetik finkatuz. Tenperaturak behera egingo du, 31-33 gradu harrapatuz.

Bihar hodeiak eta ostarteak tartekatuz hasiko da eguna. Ostarteak izango dira nagusi eta giroa atsegina izango da. Arratsaldean hodeiak trinkotu egingo dira, eta han-hemenka zaparradaren bat edo beste bota dezake, ekaitzak jotzea baztertu gabe. Gauean giroa lasaituko da. Haizeak iparraldetik joko du, eta tenperaturak beheraka jarraituko du, 27-28 gradu harrapatuz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!