Bihar. Behe-laino pixka bat ager badaiteke ere, oso azkar desagertuko da, eta behin desagertu ostean zerua urdin geratuko da eta giro eguzkitsua nagusituko da. Arratsaldean ez da aldaketarik emango: zeruan apenas agertuko da hodeirik eta giro eguzkitsua jaun eta jabe izango da. Haizeak goizean hego-ekialdetik joko du, eta arratsaldean ipar-ekialdera aldatuko da. Tenperaturak gora egingo du, eta 30-32 gradu harrapatuko ditugu.