Bihar. Hodei baxu batzuekin hasiko da eguna, baina goizean zehar desagertu egingo dira eta zerua urdin geratuko da, uneren batean goi-hodei finen bat agertuko bada ere. Arratsaldean ez da aldaketarik emango eta goi-hodei finen bat edo beste salbu, giro eguzkitsu eta ederrak jarraipena izango du, eta halaxe amaituko da eguna. Ipar-ekialdeko haizea nagusituko da, bolada biziren batekin arratsaldean. Tenperaturak gora egingo du, eta 26-28 gradu harrapatuko ditugu.