Eguerditik aurrera ostarteak

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2026ko uztailaren 2a

Giro tristearekin hasiko da eguna, non hodeiak nagusi izango diren eta han-hemenka euri pixka bat izango den, bereziki mendi inguruetan.

Goiz erdirako ateri geratuko da, eta eguerditik aurrera ostarteak irekitzen hasiko dira. Arratsaldeko lehen orduetan ostarte politak irekiko dira eta giroa argia izango da, baina azken orduetan hodeiak ugarituko dira. Ipar-haizea nagusituko da, baina tenperaturek gora egingo dute, 23-25 gradu harrapatuz.

Bihar, hodeiek zerua estalirik dutela hasiko da eguna, eta han-hemenka euri txiki modura zertxobait bustiko du, bereziki goizeko lehen orduetan. Eguerditik aurrera erabat ateri egongo da eta ostarteak irekiko dira, egunaren bigarren zatian giro argia nagusituz. Gauean berriro ere hodeiak ugarituko dira. Ipar-haizeak joko du eta tenperaturetan aldaketa gutxi, 23-25 gradu harrapatuz.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!