Hodeitsu

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2026ko uztailaren 1a

Hodeitsu hasiko da berriro ere eguna eta han-hemenka zaparrada txiki batzuk emango dira. Eguerdi alderako atertu eta ostarte batzuk irekiko dira.

Arratsaldeko lehen orduak atseginak izango dira, baina azken orduetan berriro ere hodeiek zerua estaliko dute. Haizeak iparraldetik joko du eta tenperaturak behera egingo du, gehienez 20-22 gradu harrapatuz.

Bihar, giro tristearekin hasiko da eguna, non hodeiak nagusi izango diren eta han-hemenka euri pixka bat egingo duen, bereziki mendi inguruetan. Hala ere, goiz erdirako ateri geratuko da eta eguerditik aurrera ostarteak irekitzen hasiko dira. Arratsaldeko lehen orduetan ostarte politak irekiko dira eta giroa argia izango da, baina azken orduetan hodeiak ugarituko dira. Ipar-haizea nagusituko da, baina tenperaturak gora egingo du, eta 23-25 gradura iritsiko da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!