Arratsaldean, hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira eta giroa atsegina izango da. Gauean berriro ere hodeiak ugarituko dira, zerua estaliz. Ipar-haizea nagusituko da. Tenperaturak antzeko jarraituko du, eta 22-24 gradu harrapatuko ditu.
Bihar, hodeitsu hasiko da berriro ere eguna eta han-hemenka zaparrada txiki batzuk emango dira. Eguerdi alderako, ordea, atertu eta ostarte batzuk irekiko dira. Arratsaldeko lehen orduak atseginak izango dira, baina azken orduetan berriro ere hodeiek zerua estaliko dute. Haizeak iparraldetik joko du, eta tenperaturak behera egingo du, gehienez 20-22 gradu harrapatuz.