Tenperaturak nabarmen egingo du behera

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2026ko ekainaren 28a

Hodei askorekin hasiko da eguna, baina tantaren bat salbu, giro ateri eta lasaia izango da.

Arratsaldean, aldiz, hodei-geruza are gehiago trinkotuko da eta euri txiki modura zaparrada txiki batzuk izango ditugu. Bero-hodeiak ere garatuko dira, eta ez da baztertzen han-hemenka ekaitzak jotzea. Haizeak iparraldetik joko du egun osoan. Tenperaturak nabarmen behera egingo du, eta 24-26 gradu harrapatuko ditugu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!