Bero-hodeiak arratsalde erditik aurrera

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2026ko ekainaren 27a

Giro atseginarekin hasiko da eguna, eta hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira. Hodei baxuak izango dira, baina ez dute ondoriorik ekarriko.

Arratsaldeko lehen orduak antzekoak izango dira, baina arratsalde erditik aurrera bero-hodeiak garatu eta han-hemenka ekaitzen bat edo beste lehertuko da, handi xamarrak izatea baztertu gabe. Ipar-haizea nagusituko da, tenperaturak behera egingo du, eta 30-32 gradu harrapatuko ditugu.

Bihar hodei askorekin hasiko da eguna, baina tantaren bat salbu, giro ateri eta lasaia izango da. Arratsaldean, aldiz, hodei-geruza are gehiago trinkotuko da eta euri txiki modura zaparrada txiki batzuk izango ditugu. Bero-hodeiak ere garatuko dira, eta ez da baztertzen han-hemenka ekaitzak jotzea. Haizeak iparraldetik joko du egun osoan. Tenperaturak nabarmen behera egingo du, eta 24-26 gradu harrapatuko ditugu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!