Giro argia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2026ko ekainaren 26a

Zeruan hodeiak eta ostarteak direla hasiko da eguna, eta hodei baxu batzuk ikusiko ditugu.

Hala ere, hodei baxu horiek ez diote trabarik egingo eguzkiari eta giroa argia izango da. Goizak aurrera egin ahala, gainera, desagertzera egingo dute. Arratsaldean aldaketa gutxi espero da, eta zerua ia erabat urdin agertuko da. Haizeak iparraldetik joko du egun osoan zehar, biziago arratsaldean. Tenperaturak behera egingo du, eta 32-33 gradu harrapatuko ditugu.

Bihar giro atseginarekin hasiko da eguna, eta hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira. Hodei baxuak izango dira, baina ez dute ondoriorik ekarriko. Arratsaldeko lehen orduak antzekoak izango dira, baina arratsalde erditik aurrera bero-hodeiak garatu eta han-hemenka ekaitzen bat edo beste lehertuko da, handi xamarrak izatea baztertu gabe. Ipar-haizea nagusituko da, tenperaturak behera egingo du, eta 30-32 gradu harrapatuko ditugu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!