Erdi eta goi-mailako hodeiak izango dira eta ez dute ondoriorik ekarriko, giro argi eta lasaia nagusituz. Arratsaldean bero-hodeiak garatzen hasiko dira eta ekaitzetarako joera hartuko du. Ekaitza edonon leher daiteke eta lehertzen duen lekuan handia izango da. Hego-haizea nagusituko da goizean, eguerditik aurrera ipar-mendebaldera aldatuz. Tenperaturak behera egingo du, 36-38 gradu harrapatuz.
Bihar zeruan hodeiak eta ostarteak direla hasiko da eguna, eta hodei baxu batzuk ikusiko ditugu. Hala ere, hodei baxu horiek ez diote trabarik egingo eguzkiari eta giroa argia izango da. Arratsaldean aldaketa gutxi espero da, eta hodei baxu batzuk ostarte zabalekin tartekatuko dira. Haizeak iparraldetik joko du egun osoan zehar, biziago arratsaldean. Tenperaturak behera egingo du, 33-34 gradu harrapatuz.