Arratsaldean barnealdetik barrena bero-hodeiak garatuko dira, baina ekaitz isolatu eta ahulen bat salbu, giro lasaia izango da eguna amaitu bitarte. Hego-ekialdeko haizeak joko du goizean eta ipar-ekialdekoak arratsaldean. Tenperatura antzeko jarraituko du, 38-42 gradu harrapatuz.
Bihar hodeiak eta ostarteak tartekatuz hasiko da eguna. Erdi eta goi-mailako hodeiak izango dira eta ez dute ondoriorik ekarriko, giro argi eta lasaia nagusituz. Arratsaldean bero-hodeiak garatzen hasiko dira eta ekaitzetarako joera hartuko du. Ekaitza edonon leher daiteke eta lehertzen duen lekuan handiak izango dira. Hego-haizea nagusituko da goizean, eguerditik aurrera ipar-mendebaldera aldatuz. Tenperaturak behera egingo du, 34-36 gradu harrapatuz.