Arratsaldean aldaketa gutxi espero da eta zeruak urdin egoten jarraituko du, nahiz eta barnealdetik barrena litekeena den bero-hodeiren bat agertzea, baina ekaitzik gabe. Hego-ekialdeko haizea ibiliko da, arratsaldean ipar-ekialdekoa nagusituz. Tenperaturan aldaketa gutxi, 38-42 gradu harrapatuz.
Bihar beste egun batez jarraian zerua ia erabat urdin dela hasiko da eguna. Goi-hodei finen bat ostarte zabalekin tartekatuko da. Arratsaldean barnealdetik barrena bero-hodeiak garatuko dira, baina ekaitz isolatu eta ahulen bat salbu, giro lasaia izango da eguna amaitu bitarte. Hego-ekialdeko haizeak joko du goizean eta ipar-ekialdekoak arratsaldean. Tenperaturak antzeko jarraituko du, 38-41 gradu harrapatuz.