Arratsaldean bero-hodeiak garatuko dira barnealdetik barrena, eta ez da baztertzen ekaitzen bat lehertzea, gainera, lehertzen den lekuetan handi xamarrak izango dira. Hego-ekialdeko haize bizia nagusituko da egun osoan. Tenperaturak gora egin, bero zakarra nagusitu eta 37-40 gradu harrapatuko ditugu.