Bero handia egingo du

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2026ko ekainaren 20a

Berriro ere erdi eta goi-mailako hodei batzuk agertuko dira zeruan goizeko lehen orduan, baina ostarteak nagusi izango dira eta giroa argia izango da.

Arratsaldeko lehen orduak antzekoak izango dira, baina arratsalde erditik aurrera bero-hodeiak garatuko dira, eta nahiz eta aukera txikia izan, ezin da baztertu ekaitzak jotzea. Goizeko hego-haizeak iparraldekoari emango dio paso arratsaldean. Tenperaturak gora egingo du, eta 34-36 gradu harrapatuko ditugu.

Bihar erdi eta goi-mailako hodei batzuk ostarte zabalekin tartekatuta hasiko da eguna, baina giroa argia eta eguzkitsua izango da. Arratsaldean bero-hodeiak garatuko dira barnealdetik barrena, eta ez da baztertzen ekaitzen bat lehertzea, gainera, lehertzen den lekuetan handi xamarrak izango dira. Hego-ekialdeko haize bizia nagusituko da egun osoan. Tenperaturak gora egin, bero zakarra nagusitu eta 37-40 gradu harrapatuko ditugu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!