Arratsaldeko lehen orduetan ere antzeko joera errepikatuko da, baina arratsalde erditik aurrera bero-hodeiak garatuko dira. Ekaitzen bat edo beste lehertu dezake, eta uneren batean handi xamarrak izan daitezke. Haizeak hego-ekialdetik joko du goizean eta iparraldetik arratsaldean. Tenperatura jaitsi egingo da, eta 31-33 gradu harrapatuko ditugu.
Bihar berriro ere erdi eta goi-mailako hodei batzuk agertuko dira zeruan goizeko lehen orduan, baina ostarteak nagusi izango dira eta giroa argia izango da. Arratsaldeko lehen orduak antzekoak izango dira, baina arratsalde erditik aurrera bero-hodeiak garatuko dira, eta nahiz eta aukera txikia izan, ezin da baztertu ekaitzak jotzea. Goizeko hego-haizeak iparraldekoari emango dio paso arratsaldean. Tenperaturak gora egingo du, eta 34-36 gradu harrapatuko ditugu.