Arratsalde erditik aurrera bero-hodeiak garatuko dira hegoaldetik barrena, eta ekaitz isolaturen bat bota dezake. Hala ere, aukera txikia da. Hego-haizea nagusituko da goizean, iparraldekoa arratsaldean. Tenperaturak nabarmen gora egingo du, 34-36 gradu harrapatuz.
Bihar zeruan erdi eta goi-mailako hodeiren bat edo beste dela hasiko da eguna, baina giroa eguzkitsua izango da. Arratsaldeko lehen orduetan ere antzeko joera errepikatuko da, baina arratsalde erditik aurrera bero-hodeiak garatuko dira. Hala ere, ekaitz isolaturen bat salbu, ateri eutsiko dio eta lasai amaituko da eguna. Haizeak hego-ekialdetik joko du goizean eta iparraldetik arratsaldean. Tenperatura antzeko kokatuko da, 34-36 gradu harrapatuz.